16:10

Reala

Getafe-Reala

Bigarren garaipena jarraian, Isaken beste gol bati esker (0-1)

L.E.A. | EITB MEDIA

Donostiarrak Getaferi gailendu zazikio Isaskek 29. minutuan egindako golari esker. Epaileak txartel gorria atera die bukaeran Jose Bordalas entrenatzaileari eta bere laguntzaileai.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alexander Isak suediarrak lehen zatian egindako golak garaipena eman dio Realari Coliseum Alfonso Perez zelaian Getaferen aurka jokatutako partidan. Madrildarrak jaitsiera postuetatik gertu daude orain, eta 449 minutuetan ez dute golik sartu.

Azken egunetan kili-kolo ibili den Mikel Oyarzabal eta David Silva hasieratik zelairatu ditu Imanol Alguacilek. Kanariarrak hilabete eta erdi zeraman hasierako hamaikakoan sartu barik, lesio baten ondorioz. Reala neurketa irabaztera atera da zelaira.

Lehen minutuetan, txuri-urdinak nagusi izan dira eta jokoaren kontrola izan dute, Asier Illarramendi zelai erdian ondo kokatuta. Getaferi kosta egin zaio erritmo horri jarraitzea, baina denborarekin lekua hartzen joan da eta arriskua sortu du donostiarren atearen inguruan, Allan Nyomen eta Marc Cucurellaren bitartez, gehien bat.

Partida  29. minutuan aldatu da; Joseba Zalduak eskuineko hegaletik erdiratu du baloia, Oyarzabalek bigarren zutoinera errematatu du eta Alex Isakek, berriz, ez du hutsik egin, langako errebotea ondo aprobetxatuz.

Gola kolpe gogorra izan da Getaferentzat, eta bigarrena hartzear ere izan dira atsedenaldiaren ostean, Januzajek egindako erdiraketak Mataren gorputzean jo duenean eta baloia ate barrura sartzear izan denean. David Soria azkar aritu da hanka sartu eta baloia desbideratzeko.

Getafe amaierara arte saiatu da, Take Kubok banakoa egiteko aukera argia izan du, baina asko kostatu zaie madrildarrei atera jaurtiketa garbiak egitea. Realak, berriz, aurkariaren egoeraz baliatuta, atzean sendo jarraitu du eta kontraerasoan bigarrena egiten saiatu da.

Emaitza honen ondorioz, Reala bosgarren da orain sailkapenean 38 punturekin, eta Getafek, berriz, 24rekin, hiru puntura ditu jaitsiera postuak.

Fitxa teknikoa

0 - Getafe: David Soria; Damián Suárez (Kubo, 59. min), Sofian, Cabaco, Olivera (Enes Unal, 74. min); Nyom, Maksimovic (Aleñá, 59. min), Arambarri, Cucurella; 'Cucho' Hernández (Portillo, 74. min) eta Mata (Ángel, 78. min).

1 - Reala: Remiro; Zaldua, Aritz, Zubeldia, Monreal; Illarramendi (Le Normand, 86. min), Merino, Silva (Guevara, 86. min); Isak (Carlos Fernández, 78. min), Januzaj (Portu, 74. min) eta Oyarzabal (Barrenetxea, 78. min).

Golak: 0-1, 29. min Isak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena