Reala
HERIOTZA
A. A. | EITB MEDIA
308 partida jokatu zituen elastiko txuri-urdinarekin, eta Puertollanoko igoeran zein 1981eko Gijongo ligan parte hartu zuen.
Agustín Aranzabal "Gaztelu". Argazkia: Real Sociedad
Jose Agustin Aranzabal Askasibar "Gaztelu", Realeko jokalari historikoa, hil egin da asteazken honetan, 74 urte zituela, Bergara Kirol Elkarteak jakitera eman duenez.
Aranzabalek, izen bereko Realeko jokalariaren aita izandakoak, 15 denboraldiz jantzi zuen elastiko txuri-urdina, 1967an Puertollanon Lehen Mailara igo zenetik 1981ean Ligako lehen titulua lortu zuen arte, nahiz eta urte hartan ez zuen asko jokatu.
Izan ere, Aranzabal zen igoeran ere parte hartu zuen talde txapelduneko kide bakarra eta, profesional gisa eman zuen azken denboraldian, Realak Gijonen liga eskuratu zuenekoan, 90 minutu baino ez zituen jokatu.
Agustin Aranzabal "Gaztelu" futbolari bergararra sendu da, @BergaraKE eta @RealSociedad taldeetan aritua. Jokalari bikaina eta gizon oso maitatua herrian. Familia mahoneroaren izenean, besarkada handi bat senide eta lagunei. pic.twitter.com/M0Z2CTpqPV
— Bergara K.E. (@BergaraKE) December 30, 2020
"Gaztelu" goitizenez ezaguna, 308 partida jokatu zituen guztira Realarekin, euskarri postuan, eta bi aldiz izan zen internazionala Espainiarekin.
Bere herriko klubean, Bergaran, eman zituen futboleko lehen urratsak, eta bertatik fitxatu zuen Realak 1965ean, bere filialean, Sansen, sartzeko. Urtebetez jokatu zuen bertan, eta1966-1967 denboraldian lehen taldera egin zuen jauzi, eta Puertollanoko igoera erdietsi zuen taldeko kide bihurtu zen.
"Gaztelu", 70eko hamarkadan Realeko kapitaina izatera iritsi zena, Agustin Aranzabalen aita zen, 1994 eta 2004 artean Realeko jokalaria izan zena eta 28 aldiz.
Realak "doluminak " eman dizkie Aranzabalen senitartekoei eta lagunei, eta iragarri du lehen taldeko jokalariek besoko beltza eramango dute ostegun honetan, San Mamesen, Athleticen aurka jokatuko duten derbian, txuri-urdinen kapitainaren omenez.
Gainera, datorren igandean, minutu bateko isilunea egingo dute Reale Arenan, Realaren eta Osasunaren arteko partida hasi aurretik.
¿ Agustín Aranzabal 'Gaztelu' hil da. Gure doluminak familiari eta hurbilekoei. Goian bego.https://t.co/4pOnfiHdyk
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) December 30, 2020
Aranzabalen heriotzaren berri izan ostean, Gipuzkoako Futbol Federazioak doluminak eman dizkie haren senideei eta, zehazki, haren semeari, azken urteotan federazio horretako organoko zuzendaria izan baita.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa