Reala
3. jardunaldia
Agentziak / Erredakzioa
Portu, Januzaj eta Roberto Lopez izan dira golegilea, hirurak bigarren zatian.
Portuk egin du partidako lehen gola. Argazkia: EFE
Albisteak (4)
Realak garaipena lortu du Elxeren aurkako partidan (0-3), Santander LaLigako 3. jardunaldian. Portu, Januzaj eta Roberto Lopez izan dira golegileak, hirurak bigarren zatian. Talde txuri-urdinak bere lehen garaipena lortu du aurtengo denboraldian.
Donostiako taldeak kontrolpean izan du partida, nahiz eta lehen zatian ezin izan duen golen bitartez erakutsi. Hala ere, golak bigarren zatian heldu dira. Cristian Portu, Adnan Januzaj, penaltiz, eta Roberto Lopez izan dira golegileak. Elxek ere aukerak izan ditu markagailuan aurreratzeko, baina Remiroren maila altuak galarazi egin du porrota.
Horrenbestez, huts eta hirukoa markagailuan. Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du Elxeren aurka eta 5 puntu ditu Santander LaLigan.
Fitxa teknikoa
0 - Elx: Edgar Badia; Cifu (Nino, 31. min), Gonzalo Verdu, Dani Calvo, Josema; Josan, Raul Guti (Victor Rodriguez, 86. min), Nuke Mfulu (Luismi Sanchez, 73. min), Fidel; Tete Morente eta Pere Milla (Lucas Boye, 86. min).
3 - Real: Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Ahien; Guevara (Zubimendi, 78. min), Merino, Silva (Roberto Lopez, 78. min); Portu (Januzaj, 67. min), Oyarzabal (Barrenetxea, 67. min) eta Isak (Bautista, 67. min).
Golak: 0-1, 55. min: Portu. 0-2, 77. min: Januzaj, penaltiz. 0-3, 94. min: Roberto Lopez.
Epailea: Diaz de Mera. Txartel horiak: Nuke Mfulu, Gonzalo Verdu eta Guti; David Silva.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa