08:25

Reala

0-1

Balaidosen irabazita, hirugarren da Reala

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde txuri-urdinak puntu sorta gehitu du 10. jardunaldi honetan ere, Celtaren aurka gailenduz, eta Santander Ligako sailkapenaren gorenean kokatu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Celtaren aurka irabazita, hirugarren postuan kokatu da Reala, Granadaren eta Bartzelonaren atzetik. 10. jardunaldiko hiru puntuak Alexander Isakek egindako golari esker eskuratu ditu talde txuri-urdinak Balaidosen.

Galiziarrei aldapa gora jarri zaie denboraldia, eta puntuak eskuratzeko beharrizan handia dute jaitsiera postuetatik aldentzeko; hala ere, ezin izan dira Realaren aurka gailendu, eta porrota jaso dute etxean. Lehen zatia oso parekatua izan da, eta biek ala biek izan dituzte aukerak, baina Celtarenak izan dira garbienak.

Atsedenaldiaren ostean, ordea, Cheikhek bigarren txartel horia jaso ondoren, Celta 10 jokalarirekin aritu da. Hutsune horretaz baliatuta, Reala galiziarrak estutzen saiatu da. 81. minutuan, Alexander Isakek neurketako gol erabakigarria egin du, Odegaarden laguntzari esker. 

Horrela, Celtaren aurka ere irabazita, sailkapenean gora begira jarraitzen du Realak.

Fitxa teknikoa:

Celta: Ruben, Hug Mallo, Aidoo, Araujo (Jorge Saenz, 60. min), Olaza, Pape Cheikh, Lobotka (Gabriel, 84. min), Brais Mendez, Denis Suarez (Fran Beltran, 69. min), Iago Aspas eta Santi Mina.

Reala: Remiro, Zaldua, Le Normand, Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Portu (Barrenetxea, 95. min), Oyarzabal (Sangalli, 87. min) eta Willian Jose (Isak, 75. min).

Gola: 0-1: Isak (82. min).

Epailea: Pizarro Gomez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 Zuzenean 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena