Reala
Primera Iberdrola Liga
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak 1-0eko emaitzarekin lortu du garaipena Espanyolen aurka Primera Iberdrola Ligako laugarren jardunaldian, eta zortzi punturekin, sailkapenaren goialdean da. Cardona, golegilea.
Realeko jokalariak Espanyoli sartutako gola ospatzen. Argazkia: Reala
Realak garaipea lortu du Espanyolen aurka (1-0) Primera Iberdrola Ligako laugarren jardunaldian. Ondorioz, porrotik jaso gabe jarraizten du talde txuri-urdinak; zortzi puntu ditu jada eta sailkapenaren goialdean da.
Neurketari ondo ekin dio Realak. Barbara Latorre markagailua irekitzeko puntuan egon da hasi eta minutu gutxira, jokaldi itzel bat egin eta gero. Espanyolek bere aukera kontraerasoan bilatu du.
Bigarren zatian, erritmoa biziagoa izan da eta neurketa joan-etorrikoa bilakatu da. Zoramen horretan, Cardonak gola sartu du (1-0), 65. minutuan. Golaren ostean, Espanyol berdinketa lortzen saiatu da, baina Adriana Nanclares atezainak aurkariak izan dituen abagune urriak eragotzi ditu.
Fitxa teknikoa:
Reala: A. Nanclares, Lucia, Maddi (Manu, 46. min), N. Mendoza, Iraia, Etxezarreta, Itxaso, Bárbara (Olaizola, 80. min), N. Eizagirre (Baños, 46. min), C. Bautista, M. Cardona (Tejada, 84. min).
RCD Espanyol: Mimi, Ayaka (E. Del Estal, 62. min), Soldevilla (Paula M. 76. min), Inés, C. Baudet, A. Torrada, Brenda, E. Julve, Ainhoa M. (Yiyi, 72. min) , Dulce Q, Alvarado (Debora, 58. min).
Gola: 0-1: M. Cardona, 65. min.
Epailea: Eugenia Gil Soriano. C. Baudet Realeko jokalariari txartel horia atera dio.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa