Reala
6. jardunaldia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lehen zatian erabaki da seigarren jardunaldian jokatutako euskal derbian jokoan zeuden hiru puntuen jabea, talde arabarrak ez baitu markagailua iraultzerik izan.
Realak Santander Ligako bigarren postua eskuratu du Alavesen aurka jokatutako euskal derbian gailendu ondoren (3-0).
Anoeta berriaren aurreneko derbi honetan, Imanol Alguacilen taldea izan da nagusi, bertan hainbat esperientzia bizi izan dituen Asier Garitanoren taldea aurrean zutelarik. Bere etxea zuen Garitanok aurreko denboraldian gaur egun Reale Arena duguna, baina zapore gazia gelditu zaio porrota jaso ostean.
Azpimarratzekoa da Mikel Oyarzabalen jokoa ezinbestekoa izan dela txuri-urdinen garaipen honetarako.
Eibartarrak Realaren lehen gola egin du neurketa hasi eta 20 minutura, Martin Odegaarden asistentzia ederraz baliatuz. Real Madrilek utzitako jokalari norvegiarra oso garrantzitsua bilakatzen ari da talde gipuzkoarrean, eta ostegun honetan ere erakutsi du, berriro.
10 minutu geroago, Willian Joseren unea iritsi da, Alavesekiko aldea handitu baitu, Realaren bigarren gola eginez.
Atsedenaldira iritsi aurretik, Realak garaipena ziurtatu du, Oyarzabalek neurketako hirugarren gola eginez, eta, ondorioz, talde arabarra aukera gutxirekin utzi du. Azken minutuetan, laugarrena egiteko aukera ere izan dute txuri-urdinek, baina bigarren zatian ez da golik izan. Beraz, lehen zatiak erabakita utzi ditu seigarren jardunaldian jokatutako euskal derbian jokoan zeuden hiru puntuak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa