Reala
Lesioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astelehen honetan egin diote ebakuntza, eta bi hilabete emango ditu gutxienez jokatu ezinda.
Asier Illarramendik zelaia min hartuta utzi zuen unea. Argazkia: Reala
Asier Illarramendi Realeko jokalariari ebakuntza egin diote astelehen honetan ezker hankako peroneko haustura bideratze aldera.
Mutrikuko erdilariak Athleticen aurka San Mamesen jokatutako euskal derbian min hartu eta zelaia utzi behar izan zuen joan zen ostiralean.
Alabaina, gaur egindako ebakuntzan, jakina zen lesioaz gain, ezker orkatilako lotailua minduta duela antzeman dute medikuek. Azken lesio hori sendatzeko asmoz, torloju bat jarri diote, hemendik 6-8 aste barru kenduko zaiona.
Illarramendik egun bat edo bi emango ditu ospitalean senda-agiria jaso aurretik.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar