11:36

Reala

Fitxaketak

Realak ofizial egin du Nacho Monrealen fitxaketa

33 urteko jokalari nafarrak 2021eko ekainaren 31ra arte kontratua izango du. Arsenalen zazpi denboraldi eman ostean, Monrealek Realeko defentsa indartuko du.

  • Nacho Monreal. Argazkia: EFE

    Nacho Monreal. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak ofizial egin du Nacho Monrealen fitxaketa. Londreseko Arsenalen jokatzen zuen jokalari nafarrak 2021ko ekainaren 31ra arte kontratua izango du.

Londresen zazpi denboraldi eman ostean, atzelariak Santander Ligara bueltatu da, txuri-urdinekin jokatzeko. 33 urteko jokalariak beteranotasuna emango dio taldeari; izan ere, Realak oso talde gaztea du 2019/20 denboraldian.

Osasunako harrobian izandakoak, 2006/07 denboraldian egin zuen debuta Lehenengo Mailan. Ondoren, bost denborali jokatu zituen gorritxoekin.

Jokalariaren aurkezpen ofiziala astelehenean izango da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | San Mateoetako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena