Reala
Lesioa
Erredakzioa
Realaren osasun-parteak dioenez, Joseba Zalduak 'bigarren graduko haustura du ezker hankako bikian, eta fisioterapia tratamenduari ekin dio'.
Joseba Zaldua, Real Madrili tu zion gola ospatzen. Argazkia: EFE
Joseba Zaldua Realeko jokalariak min hartu zuen igandeko Real Madrilen aurkako partidan (3-1), eta Espanyolen aurkako Ligako azken partida galduko du, bigarren graduko haustura baitu ezker hankako bikian.
Talde txuri-urdinak jakinarazi duenez, Joseba Zalduak "bigarren graduko haustura du ezker hankako bikian, fisioterapia tratamenduari ekin dio, eta lanera buelta lesioaren eboluzioaren araberakoa izango da".
Zalduak gol bat sartu zuen Real Madrilen aurkako partidan, baina 68. minutuan min hartu, eta zelaia utzi behar izan zuen.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa