22:46

Reala

34. JARDUNALDIA

Realak ezin izan dio irabazi Vila-reali Anoetan (0-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gerard Morenok amaierarako bost minuturen faltan sartu duen golak zapuztu egin ditu txuri-urdinen Europarako aukerak.

  • Gerard Moreno baloi bat buruz jotzen.

    Gerard Morenoren burukada batek garaipena eman dio Vila-reali. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak galdu egin du Anoetan Vila-realen aurka (0-1), eta, hartara, etxean pilatzen duen aurtengo denboraldiko seigarren porrota izan da ostegun honetakoa. Talde horiak, aldiz, Lehen Mailari eusteko berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu ditu.

Imanol Alguacil etxekoen entrenatzaileak Europara sailkatzeko aukerak ikusten zituen neurketaren bezperan, Vila-realen eta Getaferen aurkako partidak irabaziz gero. Jokalariek entrenatzailearekin bat egin dute, eta nahiz eta lesioz josita ekin dioten lehiari, txuri-urdinak izan dira 90. minutuetan zehar gauza gehiago proposatzen saiatu direnak, baina gol aukera gehiegirik izan barik.¿

Vila-realek, ordea, defentsako jokoa izan du oinarri Anoetan, gehiegi arriskatzeko prest agertu gabe. Castelloarren asmoa donostiarren hutsegiteen zain egotea zen, Gero Rullirengana arriskua eramateko.

Horrenbestez, etxekoak izan dira lehen zatian arrakastatik gertuago egon direnak. Willian Josek bi ahalegin egin ditu aldageletara joan baino lehen. Lehendabizi, burukada batekin, baina Andres Fernandezek ondo erantzun dio; bigarrenean, kanpotikako jaurtiketa batekin, baina brasildarraren zartakoak langaren gainetik alde egin du. Bisitarien aldetik, berriz, Carlos Bacca kolonbiarra saiatu da, baina hura ere antzu.

Bigarren zatian, Realak nagusi izaten jarraitu du, eta oso gertu izan du gola 55. minutuan, baina Oyarzabalen saiakerari gaueko bere geldiketarik onenarekin erantzun dio Andres Fernandezek.

Dena dela, Vila-realek ere hurbilketa arriskutsuagoak izan ditu bigarren tarte horretan, eta horren erakusle izan da Rullik erantzun ona eman behar izan diola Samu Chukwuece nigeriarrak area kanpotik egindako erremate ikusgarriari.

Reala joko gehiago jartzen saiatu den arren, azken hilabeteetan izandako gabezia bera islatu du, hots, jokaldi arriskutsuak gol bihurtzeko eraginkortasun falta. Beraz, azken minutuetan ezusteko desatsegin bat jasotzeko arriskua presente zegoen, denboraldi honetan zehar hainbestetan gertatu legez.

Eta hala jazo da beste behin ere: 85. minutuan, Cazorlak baloi bat erdiratu du txuri-urdinen areara, atzelariek ez dute aldentzen asmatu eta Gerard Morenok buruz zulatu du Rulliren atea. Gol horrek zoramena eraman du Vila-realen aulkira eta haserre handia Anoetako harmailetara.

Fitxa teknikoa

0 – Reala: Rulli, Zaldua, Navas (Le Normand, 76. min), Aritz, Muñoz (Theo Hernandez, 73. min), Ruben Pardo (Barrenetxea, 71. min), Sangalli, Merino, Juanmi, Willian Jose eta Oyarzabal.

1 – Vila-real: Andres Fernandez, Mario Gaspar, Alvaro, Funes Mori, Quintilla (Caseres, 82. min), Samu, Iborra, Santi Cazorla, Fornals, Ekambi (Pedraza, 71. min), Bacca (Gerard, 46. min).

Golak: 0-1, 84. min: Gerard Moreno.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak: Navas eta Oyarzabal (Reala); Funes Mori eta Toko Ekambi (Vila-real).


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena