21:19

Reala

3-1

Reala esku-hutsik atera da Balaidosetik

Erredakzioa

Talde txuri-urdina 0-1 irabazten hasi da, baina porrota jaso du azkenean, Celtaren aurka (3-1). Epaileak Willian Jose egotzi du neurketako 57. minutuan.

  • Willian Jose. Argazkia: EFE

    Willian Jose, Celta - Reala partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak porrota jaso du Celtaren aurka (3-1) Balaidosen, 0-1 irabazten hasi den arren. Ondorioz, talde txuri-urdinak atzerapausoa eman du Europarako postuetan sartzeko lehian.

Talde txuri-urdina izan da baloiaren jabe lehen hogei minutuetan, eta Celta atzean sartu du. Mikel Merinok izan du lehen aukera, baina Ruben atezainak gelditu du jaurtiketa. Ondoren, Zubeldiaren jaurtiketa desbideratu du Celtako atezainak, eta Theok kanpora bota du beste erremate bat. Celtari asko kostatu zaio abaguneak sortzea. Realak nagusi izaten jarraitu du. Willian Josek beste bi abisu eman ditu, baina ez du aurkariaren atea zulatzea lortu.

Minutuak aurrera joan ahala, are nabarmenagoa izan da Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldearen nagusitasuna. Horrela, 31. minutuan, Olazak penaltia egin dio Oyarzabali, eta Willian Josek 0-1ekoa sartu du, atetik hamaika metrora dagoen puntutik.

Golak esnatu egin du Celta, eta Fran Escribak zuzentzen duen taldeak erasora jo du. Atsedenaldira iritsi aurretik, talde galiziarrak aukera izan du neurketa berdintzeko, baina Rullik desbideratu egin du Maxiren jaurtiketa, eta Aspasek buruz burukoa huts egin du atezainaren aurrean, Mikel Merinok akatsa egin ondoren. Realak bigarren gola sartzeko aukerak izan ditu, baina Oyarzabalek eta Sandrok ez dute Celtaren ate aurrean asmatu.

Bigarren zatiaren hasiera oso txarra izan da Realarentzat. Lehen minutuan, Rulli atezainak penalti egin dio Iago Aspasi, eta Aspasek 1-1ekoa sartu du, penalti jaurtiketa horretan. Hamar minutu geroago, 57. minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Willian Joseri, Okayri ukondokada bat emateagatik.

Maldan gora jarri zaio neurketa Realari, eta Celta indarberritu egin da. Hugo Mallok jokaldi bikaina egin du, erdiraketa ona atera, eta Aspasek 2-1ekoa sartu du. Rullik kale egin du irteeran. Bigarren gola sartu ostean, atzean sartu da Celta, eta Realak berdinketa lortzeko abaguneak izan ditu. Ruben Blanco atezainak eragotzi ditu txuri-urdinen aukerak, Zubeldiaren eta Sandroren jaurtiketei erantzun bikainak emanda. Realak barkatu egin du, eta Vigoko taldeak norgehiagoka erabakita utzi du 90. minutuan, Maxi Gomezek partidaren azken gola (3-1) sartu duenean.

Fitxa teknikoa:

3 - Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Araujo, Olaza; Okay, Lobotka, Jozabed; Iago Aspas, Boufal (Hjulager, 81. min) eta Maxi Gomez.

1 - Reala: Gero Rulli; Zaldua, Aritz, Raul Navas, Theo; Merino (Bautista, 81. min), Ruben Pardo (Sangali, 55. min), Zubeldia; Mikel Oyarzabal, Sandro (Juanmi, 60. min) eta William Jose.

Golak: 0-1 William Jose (p.), 32. min; 1-1 Iago Aspas (p.), 50. min; 2-1 Iago Aspas, 70. min; 3-1 Maxi Gomez, 90. min.

Epailea: Melero Lopez. Txartel gorria atera dio William Jose (58. min) Realeko aurrelariari. Gainera, txartel horia atera die Iago Aspas eta Okay Celtako futbolariei, eta Rulli Realeko atezainari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena