14:10

Reala

Lesioak eta zigortuak

Realak zazpi baja izango ditu San Mameseko partidarako

Agentziak | Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Bilboko bolada onari eutsi nahi dio. Azken bost urteetan porrot bakarra dute eta.

  • Juanmi. Argazkia: EFE

    Juanmi baja izango da Athleticen aurkako derbian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiralean euskal derbia jokatuko dute San Mameseko futbol-zelaian Athleticek eta Realak iluntzeko 21:00etan. Talde txuri-urdinak oso emaitza onak atera ditu azken urteetan Bilbon, azken bost denboraldietan porrot bakarra dute eta.

2013/2014, 2014/2015 eta 2017/2018 denboraldietan berdindu egin zuten zuri-gorriek eta txuri-urdinek; 2015/2016ean irabaztea lortu zuen Realak eta 2016/2017ean galdu, 3-2.

Ostiraleko partidan zigortuta, ez dira ez Theo Hernandez ez Juanmi Jimenez egongo. Mikel Merino eta Joseba Zaldua baja izango direla iragarri zuen bart klubak eta  mindura daude oraindik Diego Llorente, Adnan Januzaj eta Martín Merquelanz.

Aurten Realan dauden jokalarien artean bakarra dago San Mamesen gola egin duena, David Zurutuza.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    17 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
    18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena