21:11

Reala

BERRIZTATZE LANAK

Ligak oniritzia eman dio Realari Bartzelonaren aurkako partida Anoetan jokatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde txuri-urdineko iturriek adierazi dutenez, Ligako ikuskariek 'ez dute inolako oztoporik jarri' irailaren 15ean norgehiagoka joka dadin.

  • Anoetako futbol-zelaia. Argazkia: @RealSociedad

    Anoetako futbol-zelaia. Argazkia: @RealSociedad

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ligako zenbait ordezkarik Anoeta futbol-zelaiko eraberritze-lanak ikuskatu dituzte ostegun honetan, eta oniritzia eman diote Realari irailaren 15ean Bartzelonaren aurkako partida bertan joka dadin.

Ikuskariek ontzat eman dute bai estadio berriko berdegunea (asteazkenenean bertan amaitu zuten jartzen), bai lanen nondik norakoak, Realak aurreikusitako epeen barruan baitoaz. Hartara, talde txuri-urdineko iturriek EFEri adierazi diotenez, "ez dute inolako oztoporik jarri" norgehiagoka jokatzeko.

Ligako adituek harremanetan jarraituko dute egunero Realarekin, obren jarraipena egiten segitzeko.

Horrenbestez, lanak espero bezala badoaz, datorren irailaren 15ean txuri-urdinek lehen aldiz jokatuko dute atletismoko pistarik gabe 1993az geroztik.

Egun horretan, Donostiako taldeak hegoaldeko harmaila eta alboetako beheko tribuna berriak estreinatuko ditu (goikoek bere horretan jarraituko dute). Aldiz, ezin izango da iparraldeko harmaila erabili, eraitsi eta berriz eraiki behar baita. Obrak urtebete barru bukatuko dira behin betiko.

50 milioi euroko aurrekontua duten Anoetako eraberritze-lanek zelaiaren ikusle kopurua areagotuko dute. Egun, ia 30.000 lagun sartzen dira zelaian; haatik, behin lan guztiak amaituta, 42.000 lagun sartuko dira. Dena dela, irailaren 15ean 28.000 ikuslerentzako lekua besterik ez da egongo.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena