Reala
Ostiral honetan
Agentziak | Erredakzioa
Jokalaria bere taldekide berriekin da Alemanian, talde donostiarrak bi partida jokatuko baititu bertan, larunbatean eta igandean, Stuttgart eta Friburgo taldeen aurka.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Theo Hernandez ezkerreko hegalekoak urtebeteko kontratua sinatu du Realarekin, Real Madrilekin Donostian utzita jokatzeko akordioaren ostean. Jokalaria Alemanian dago jada bere entrenatzaile eta taldekide berriekin, bertan adiskidantzazko bi partida jokatzeko prest.
Jokalaria autoan iritsi zen bar Donostiara bere hegaldia bertan bera geratu ostean. Goizeko lehen orduan osasun azterketa egin du eta ondoren Realaren bulegoetara joan da, kontratu berria sinatzeko.
Reala eta Real Madrilen akordioaren arabera, Theok Donostian utzita jokatuko du baina talde gipuzkoarrak ez du jokalaria erosteko aukerarik izango.
Kontratua sinatu ondoren, Theo Zubietara joan da. Taldekideek entrenamendua egin dute bertan, baina frantziarrak ez du beraiekin aritzeko astirik izan. Frantziarrak bat egin du beraiekin geroago, guztiekin batera Alemaniara bidaiatzeko.
Empiezo con mucha ilusión esta nueva etapa. Muchas ganas de veros en Anoeta ¡aúpa @RealSociedad! #AupaReala pic.twitter.com/x1XakjIx1N
— Theo Hernandez (@TheoHernandez) 10 de agosto de 2018
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa