18:01

Reala

Lesioak

Januzajek lesioa du eskuin iztondoan eta Llorentek bihurritua du eskuin orkatilan

Erredakzioa

Adnan Januzajek min hartu du, eta oso arduratuta daude Realean. Bestalde, Diego Llorentek ez du lan-saioa amaitu, min hartuta. Albiste ona Carlos Martinezen itzulera da.

  • Adnan Januzaj. Argazkia: EFE

    Adnan Januzaj, Gironaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adnan Januzaj min hartuta dago, eta jokalariaren lesioarekin arduratuta daude talde txuri-urdinean. Realak eskaini duen osasun-parteak dioenez, "Januzajek mina du eskuin iztondoan. Asteartean egindako erresonantzia magnetikoan, hezur edema antzematen da pubisaren artikulazioaren bi aldeetan. Faisioterapia tratamendua jasoko du, eta lan pertsonalizatua egingo du. Eboluzioaren arabera itzuliko da entrenamenduetara eta partidetara".

Januzaj baja izango da Real Madrilen aurkako partidarako eta ziurrenik, aste batzuetarako. Bestalde, Diego Llorente ere zalantza da Bernabeurako, bihurritua baitu eskuin orkatilan eta ezin izan du astearteko lan-saioa bukatu.

Baina bada albiste onik ere Realean, Carlos Martinez talde-dinamikara itzuli baita, bere lesiotik sendatuta.

 

atuta.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena