Reala
Ostegunean, 22:00etan
ERREDAKZIOA
Estatistika donostiarren oso aldekoa da azkenaldian, ez baitute Levanteren kontra galtzen 2012/13 denboralditik.
Realeko jokalariak Levanteri Velak sartutako gol bat ospatzen, 2015/16 denboraldian. EFE
Relak lehenbailehen ahaztu nahi du bart Real Madrilen kontra izandako porrota (1-3), eta buru-belarri ekin nahi dio Levanteren partidan pentsatzeari. Badira bost urte valentziarren aurka galtzen ez dutela.
Bartzelonarekin batera sailkapenean lehen postuan berdinduta mantentzeko aukera galdu zuten atzo txuri-urdinek; alabaina, talde madrildarrak Anoetan daraman bolada onari eutsi zion, behin besterik ez baitu galdu azken hamar denboraldietan, eta azken hiruretan garaipena eskuratu du.
Realak ez zuen Madrili aurre egiteko aukera handiegirik izan, eta orain oso ondo doakien aurkaria izango dute aurrez aurre donostiarrek. Gailenduz gero, Txapeldunen Ligako postuei sendo eusteko parada izango dute.
Estatistika donostiarren oso aldekoa da azkenaldian, ez baitute Levanteren kontra galtzen 2012/13 denboralditik, eta ordutik hona zazpi lehia jokatu dituzte, Donostian zein Valentzian, galdu gabe.
Ohikoena berdinketa izan da, 2013 eta 2014 urteen artean lau izan baitziren. Dena dela, realzaleen oroimenean ondo gordeta dago txuri-urdinek duela bi denboraldi Levanteri sartutako 0-4koa. Denboraldi hartan Levante bigarren mailari jatsi zen.
Aipatu norgehiagokan protagonismo nabarmena izan zuten hiru jokalariak Realean jarraitzen dute oraindik; izan ere, gola sartu zutenak Carlos Vela (bi aldiz), Asier Illarramendi eta Imanol Agirretxe izan ziren.
Irabaziz gero, Realak porrotik gabe jarraituko luke etxetik kanpo.
etxetik kanpo.Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa