Reala
Fitxaketa
Agentziak | Erredakzioa
Erdilariaren fitxaketa ofizial egin du Realak. Donostian dago mutriikuarra. Azteketa medikoak igaro ditu, eta 19:00etan aurkeztuko dute Anoetan. Sei denboraldietarako fitxatu dute.
Albisteak (3)
Asier Illarramendi Realera itzuli da, Real Madrilekin lortutako akordioari esker. Realak 17 milioi inguru euro ordainduko dizkio Madrilgo taldeari. Donostian dago jokalaria. Azterketa medikoak igaro ditu eta 19:00etan aurkeztuko dute, Anoetan. Sei denboraldietarako fitxatu du Realak.
Illarramendi zen Realaren eta Jokin Aperribay presidentearen helburu nagusia. Jokalari mutrikuarrak ez zuen Real Madrilen jokatzeko aukera handirik, taldeak Casemiro brasildarra berreskuratu eta Mateo Kovacic Kroaziako erdilari gaztea fitxatu ostean, eta horrek erraztu omen du negoziazioa.
2013an, Real Madrilek 38.949.900 euro ordaindu zizkion talde gipuzkoarrari Illarramendi sei urterako fitxatzeko.
25 urteko jokalariak ez du jokatzeko aukera handirik izan 'etxe zurian', eta Donostiara itzultzea zen bai jokalariaren bai Realaren nahia. Horretarako, Realak eta Madrilek jokalaria uzteko kontratua egin dute, baina donostiarrek nahitaez fitxatu behar dute jokalaria 17 milioi euroren truke denboraldi amaieran.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa