20:52

Reala

Hypermotion Liga

Carrerak eta Astiazaranek jaitsieratik atera dute Sanse (3-0)

EITB

Carreraren bi golek eta Astiazaranen beste batek eman diete garaipena txuri-urdinei Andorraren aurka. Bisitariek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute azken ordu erdia.

  • Sanse vs Andorra. Argazkia: RS Zubieta

    Sanse vs Andorra. Argazkia: RS Zubieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sanse Hypermotion Ligako jaitsiera postuetatik irten da larunbat honetan, 9. jardunaldiko partidan Andorra 3-0 garaituta, Carreraren bi goli eta Astiazaranen beste gol bati esker.

Partida ezin hobeto hasi da etxeko taldearentzat. Andorraren defentsak huts egin du baloia ateratzeko orduan, eta, Marc Bombardoren pase txar baten ondoren, Gorka Carrerak ez du barkatu.

Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da: Gorka Carreraren gola, hasi eta 3 minutura.

Gael Alonsori txartel gorria atera dio epaileak Marchali sarrera gogor bat egin ostean.

Sansek erabakita utzi du norgehiagoka Lander Astiazaranen golarekin, kontraeraso batean Gorosabelen pasea jaso ondoren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena