Futbola
Espainiako Selekzioa
EITB Media
Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak bost euskal jokalari deitu ditu Serbia eta Suitzaren aurkako Nazioen Ligako lehen bi partidatarako.
Luis de la Fuente Argazkia: EFE
Nico Williams eta Vivian Athleticeko jokalariak, eta Oyarzabal, Zubimendi eta Remiro Realeko jokalariak, Luis de la Fuenteren deialdian daude Serbia eta Suitzaren aurkako Nazioen Ligako lehen bi partidetarako.
Oscar Mingueza eta Pepeluren deialdia eta Robert Sanchez, Pau Torres, Aleix Garcia eta Yeremy Pinoren itzulerak dira deialdiko sei nobedadeak Eurokopako txapeldunekin alderatuta.
Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak irailaren 5ean, Belgraden, eta hiru egun geroago Genevan jokatzeko deitu dituen jokalarien zerrenda osoa honako hau da:
-ATEZAINAK: David Raya (Arsenal), Alex Remiro (Reala), Robert Sanchez (Chelsea)
-DEFENTSAK: Dani Carvajal (Real Madril), Oscar Mingueza (Celta), Aymeric Laporte (Al-Nassr), Robin Le Normand (At. Madril), Dani Vivian (Athletic Club), Pau Torres (Aston Villa), Marc Cucurella (Chelsea), Alejandro Grimaldo (Bayer Leverkusen)
-ERDILARIAK: Rodri Hernandez (Manchester City), Martin Zubimendi (Reala), Aleix Garcia (Bayer Leverkusen), Pepelu (Valentzia), Pedri (Bartzelona), Fabian Ruiz (PSG), Dani Olmo (Bartzelona)
-AURRELARIAK: Lamine Yamal (Bartzelona), Nico Williams (Athletic Club), Ferran Torres (Bartzelona), Mikel Oyarzabal (Reala), Yeremy Pino (Villarreal), Joselu Mato (Al Gharafa), Ayoze Perez (Villarreal)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa