17:25

Futbola

Eurokopa

2028ko Eurokopa Erresuma Batuan eta Irlandan jokatuko dute, eta 2032koa Italian eta Turkian

EITB MEDIA

UEFAk asteartean baieztatu du non egingo dituzten 2028ko eta 2032ko Eurokopak, gizonezkoetan; aurretik, 2024ko ekainean eta uztailean, Alemaniakoa izango da.

  • Wembley futbol zelaia, aurreko Eurokopako partida batean; 2021ean jokatu zuten. Argazkia: EFE.

    Wembley futbol zelaia, aurreko Eurokopako partida batean; 2021ean jokatu zuten. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2028ko futbol Eurokopa, gizonezko selekzioei dagokienez, Erresuma Batuan eta Irlandan jokatuko dute, eta 2032koa Italian eta Turkian, UEFAk asteartean baieztatu duenez. Hala, bada ofizialki egiaztatuta non jokatuko dituzten hurrengo hiru Eurokopak; izan ere, 2024koa Alemanian jokatuko dute, datorren urteko ekainaren 14tik uztailaren 14ra bitartean.

Hala, Turkiako Federazioak mugimendu estrategikoa egin du, eta, horri esker, ondorengo urteetan Eurokopa hartzeko hautagaiak ziren herrialde guztiak geratu dira gustura. Turkiaren hasierako asmoa zen 202ko Eurokopa bertan jokatzea, baina Erresuma Batuaren eta Irlandaren hautagaitzak indar handiagoa zuen; hortaz, Turkiak erabaki du urte horretarako hautagaitza kentzea, eta 2032rako aurkeztea, Italiarekin batera.

Hala, Erresuma Batuak (alegia, Ingalaterrak, Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak) eta Irlandak osatutako hautagaitza bakarra izan da, 2028ko Eurokoparako; Londresek bi egoitza izango ditu (ziur aski, finala Wembleyn jokatuko dute), eta, halaber, hiri hauek ere izango dira egoitza: Manchester, Newcastle, Belfast, Birmingham, Liverpool, Cardiff, Dublin eta Glasgow.

2032ko Eurokopari dagokionez, Italia eta Turkia batu egin dira, bi herrialdeek saria izan zezaten. UEFAk ondo hartu zuen hautagaitza hori, eta, Italiak eta Turkiak bosna egoitza izango dituzte; 2026ko urrian baieztatuko dituzte horiek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    28 Zuzenean 16:30 - 17:30 AIZKOLARITZA | Iker Vicente vs Julen Alberdi
    28 17:30 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena