21:03

Futbola

Espainiako selekzioa

Espainiako selekzioaren jokalariak kontzentrazioan daude, eta Kirol Kontseilu Nagusiarekin bilduko dira

EITB MEDIA

Victor Francos Kirol Kontseilu Nagusiko presidentea batzartuko da jokalariekin; Francosek Montse Tome Espainiako hautatzailearekin ere hitz egingo du. Kirol Kontseilu Nagusia Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko erakundea da.

  • Oihane Hernandez eta beste jokalari internazional batzuk, Olivan. Argazkia: EFE.

    Oihane Hernandez eta beste jokalari internazional batzuk, Olivan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Montse Tome Espainiako futbol hautatzaile berriak, astelehenean, bere aurreneko zerrenda eman zuen, Nazioen Ligan Espainiak Suediaren eta Suitzaren aurka jokatu behar dituen partidetarako, eta hautatutako jokalariak, txandaka, bertaratu egin dira, asteartean, Valentziako Oliva udalerrian dagoen kontzentrazioan. Jokalariak Kirol Kontseilu Nagusiarekin bilduko dira; hain zuzen ere, Victor Francos Kirol Kontseilu Nagusiko presidentea batzartuko da futbolariekin, eta Montse Tome Espainiako hautatzailearekin ere hitz egingo du Francosek. Kirol Kontseilu Nagusia Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioaren mendeko erakundea da, eta Francos ahaleginduko da bitartekaritza lana egiten jokalari internazioalen eta Espainiako Futbol Federazioaren artean.

Astearte arratsaldeko azken orduan, soilik Esther Gonzalez jokalaria ez zegoen Olivan; izan ere, Gonzalezek Ameriketako Estatu Batuetako Ligan jokatzen du, Gotham FC taldean. Gainerako futbolariak, tartean Amaiur Sarriegi (Reala), Irene Paredes (Bartzelona), Oihane Hernandez (Real Madril) eta Lucia Garcia (Manchester United), txandaka iritsi dira, azken orduetan zehar, Espainiako Federazioak zehaztutako kontzentraziora.

19:30 aldera iritsi da bertara Francos: "Jokalariak entzun nahi ditugu. Astelehenean gertatutakoa onartezina izan zen. Hala esan diot Federazioari. Uste nuen jokalarien aldamenean egon behar nintzela, horiek entzun eta konponbideak bilatzeko", esan du Kirol Kontseilu Nagusiko presidenteak.

Espainiako hautatzaileak, astelehenean emandako zerrendan, abuztuan Munduko Txapelketa irabazi zuten hamabost futbolari sartu zituen; horiek, baina, esana zuten ez zutela nahi Espainiako selekzioarekin ibili, Espainiako Federazioan hainbat aldaketa jakin batzuk gauzatu arte. Astelehen gauean bertan berretsi zuten ez zutela deialdian izan nahi, baina kontzentrazioan bertaratu dira; izan ere, bestela, Kirol Legeak araututako zigor larriak jasotzeko arriskuan leudeke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena