21:03

Futbola

MLS

Asier Illarramendik FC Dallas taldean jokatuko du, MLS Ligan

EITB MEDIA

2023ko denboraldia ari dira jokatzen txapelketa horretan; Realeko jokalari ohiak aurtengo denboraldia amaitzeko geratzen den tartean jokatuko du bere talde berrian, eta aukera du 2024an ere jarraitzeko.

  • Asier Illarramendi, Anoetan, Realarekin jokatu zuen azken partida amaituta. Argazkia: EFE.

    Asier Illarramendi, Anoetan, Realarekin jokatu zuen azken partida amaituta. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Illarramendik FC Dallas taldean jokatuko du, MLS Ligan (alegia, Major League Soccer Ligan), Ameriketako Estatu Batuetako taldeak ostegun arratsaldean jakitera eman duenez. 2023ko denboraldia ari dira jokatzen txapelketa horretan; Realeko jokalari ohiak, 33 urtekoa bera, aurtengo denboraldia amaitzeko geratzen den tartean jokatuko du bere talde berrian, eta aukera du 2024an ere jarraitzeko.

FC Dallas MLSko Mendebaldeko Konferentzian dabil, eta zortzigarren postuan dago, sailkapenean, egun. "Kalitate handiko erdilaria da Asier, eta hamar urte baino gehiagoko esperientzia du Ligan", nabarmendu du Andre Zanotta talde horretako zuzendari teknikoak. Zanottak espero du Illarramendi "baliabide garrantzitsua" izatea FC Dallasen, kontuan izanik liderra izateko ahalmena duela.

Realeko jokalari ohiaren eta Donostiako taldearen arteko kontratu harremana ekainaren 30an amaitu zen. Illarramendi 2009-10 denboralditik 2012-13 denboraldira bitartean ibili zen Realaren lehen taldean, bai eta 2015-16 2022-23 denboraldien artean ere. Halaber, Real Madrilen aritu zen, 2013tik 2015era.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena