15:30

Futbola

Utzita

Amaia Peña atezainak eta Eider Arana atzelariak Eibarren jokatuko dute, Athleticek utzita

Agentziak | EITB Media

Peñak aurretik ere bilbotarrek utzita jokatu zuen talde armaginean, 2021-2022 denboraldian. Aranarentzat, aldiz, bere lehen aldia izango da F Ligara igo berria den talde gipuzkoarrean.

  • Amaia Peña eta Eider Arana

    Amaia Peña eta Eider Arana. Irudia: Athletic.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amaia Peña atezainak eta Eider Arana atzelariak datorren denboraldian Eibarren utzita jokatuko dutela konfirmatu du Athleticek.

24 urteko Peñak kontratua du bilbotarrekin 2025 urtera arte, eta bigarrenez arituko da armaginekin zurigorriek utzita, 2021-2022 denboraldian bezala. Aurreko denboraldian, atezainak hiru partida jokatu zituen Athleticekin, Iraia Iturregiren aginduetara.

Aranaren kasuan, 21 urteko atzelariak debuta Eibarrekin egingo du Lehen Mailan. Lezaman 2017 urtean hasi zen eta 2022-2023 denboraldian leku finkoa izan du Athleticen bigarren taldean, eta denboraldi honetan minutu gehien jokatu dituen futbolaria da.  

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    12 11:00 - 11:30 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Getaria)
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    12 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Itzulia Women: 3. etapa (Donostia - Donostia)
    12 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bederatzigarren etapa
    12 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Dario

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena