15:36

Futbola

IZENDAPENA

Luis de la Fuentek ordezkatuko du Luis Enrique Espainiako hautatzaile gisa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Entrenatzaile errioxarra Athletic eta Sevillako jokalaria izan zen Lehen Mailan, baita Alavesekoa ere, Bigarren B Mailan.

  • Luis de la Fuente

    Luis de la Fuente. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioak ostegun honetan adierazi du Luis Enriquek ez duela jarraituko selekzioko teknikari gisa, eta asturiarraren lekua Luis de la Fuente errioxarrak hartuko duela iragarri du.

De la Fuente (Haro, Errioxa 1961) 2013tik dago Federazioaren egituran. 2015ean Europako txapeldun izan zen 19 urtez azpiko selekzioarekin eta 2018an urrezko domina lortu zuen Mediterraneoko Jokoetan, 18 urtez azpiko selekzioarekin.

Ondoren, 2018ko uztailean, 21 urtez azpiko hautatzaile izendatu zuten, eta urtebete geroago, 2019an, Europako Txapelketa bereganatu zuen Italian, finalean Alemaniari gailendu ostean (2-1). Olinpiar hautatzailea ere izan zen, eta 2020ko Tokioko Jokoetan zilarrezko domina bereganatu zuen.

Aurretik, Portugalete, Aurrera de Vitoria, Bilbao Athletic eta Deportivo Alaveseko entrenatzaile ere izan zen.

Jokalari gisa Lehen Mailan aritu zen Athleticen, bi alditan, (1980-87 eta 1991-1993) eta Sevillan (1987-91). Horrez gain, Alaveseko jokalaria ere izan zen Bigarren B Mailan, profesional gisa jokatu zuen azken denboraldian (1993-94).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena