22:32

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Espainiak berdindu egin du Alemaniarekin, eta gertu ditu final-zortzirenak (1-1)

I. G. | EITB MEDIA

Füllkrugen gol batek gorrien garaipena zapuztu du. Dena den Luis Enriqueren taldea multzoko liderra da, eta eskura dauka hurrengo kanporaketara sailkatzea.

  • Nico Williams baloi baten lehian

    Nico Williams baloi baten lehian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiak, Alvaro Morataren golari esker, berdindu egin du (1-1) Alemaniaren aurka Qatar 2022ko Munduko Txapelketako E multzoko bigarren jardunaldian. Emaitza horrekin, lidergoari eutsi dio eta final-zortzirenetarako sailkapen birtuala lortu du.

Espainiak Hansi Flicken taldeak egin duen presio lerroa gainditu du, eta laster abantaila hartu ahal izan du Dani Olmoren jaurtiketa batean, Neuerrek langara desbideratu duena, eta Jordi Albak ere zutoinetik gertu jaurti du.

Nagusitasuna espainiarra zen, baina lasaitasuna falta zuen alemaniarren presioaren aurrean. Neuerrek baloi irteera txar batean egindako opari bat aprobetxatzetik gertu egon da Ferran Torres.

Antzerako jokaldia izan du Serge Gnabryk, Unai Simonek huts egin eta gero. 40. minutuan baliorik gabe utzitako golaren atarikoa izan da, Antonio Rüdiger jokoz kanpo zegoelako.

Alvaro Morata Ferran Torresen ordez zelairatu da bere selekzioaren zortea aldatzeko.

Eta hala egin du. Atleticoko aurrelariak errematatu duen lehen baloia golean amaitu da: 1-0. Busquetsen baloi bat Jordi Albari iritsi zaio eta honek lehen zutoinean jarri dio Moratari markagailua irekitzeko.

Kokek eta Nico Williamsek freskotasuna, abiadura eta ordena eman dute garaipena ixten saiatzeko.

Alemaniak hortzak estutu ditu amaierara arte eta bere saria Fullkrugi 83. minutuan iritsi zaion baloi solte batean aurkitu dute, partida berdinduz.

Espainia final-zortzirenetatik gertu dago eta bere buruaren menpe, eta Alemania amildegiaren ertzean.

FiTXA TEKNIKOA

1 - Espainia: Unai Simon; Carvajal, Rodri, Laporte, Jordi Alba (Balde, 82. min); Busquets, Pedri, Gavi (Koke, 66. min); Dani Olmo, Ferrán Torres (Morata, 54. min) eta Asensio (Nico Williams, 66. min).

1 - Alemania: Neuer; Kehrer (Klostermann, 70. min), Süle, Rüdiger, Raum (Schlotterbeck, 87. min); Kimmich, Goretzka; Gündogan (Sane, 70. min), Gnabry (Hofmann, 85. min), Musiala; eta Müller (Fullkrug, 70. min).

Golak: 1-0, 62. min: Morata; 1-1, 83. min: Füllkrug.

Epailea: Danny Makkelie (Herbehereak). Txartel horia atera die Busquets espainiarrari eta Kehrer, Goretzka eta Kimmich alemaniarrei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    20 Zuzenean 22:15 - 00:30 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena