Futbola
2022KO EUROKOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Athleticeko jokalari ohiak partidako lehen gola sartu zuen korner baten irteeran, eta, gainera, neurketako jokalari onena izendatu zuen UEFAk.
Damaris Egurrola, gola ospatzen taldeki batekin batera. Argazkia: EFE
Herbehereetako selekzioak 3-2 irabazi zion Portugali asteazken honetan, Ingalaterran lehiatzen ari den Eurokopako C multzoko bigarren jardunaldian, eta, hartara, txapelketako lehen garaipena eskuratu zuen, lehen jardunaldian berdindu baino ez baitzuen egin Suediaren aurka (1-1).
Partida zirraraz beterik egon zen. Lehendabiziko bi golak Herbehereetako taldearenak izan baziren ere (Damaris Egurrola eta Van der Gragt izan ziren golegileak), portugaldarrek norgehiagoka orekatzea erdietsi zuten Carole Costaren eta Diana Silvaren eskutik.
Alabaina, egungo Europako txapeldunak berriro aurreratu ziren Van de Donkek 63. minutuan egindako jaurtiketa geldiezinaren bidez. Hortxe amaitu ziren Francisco Netok zuzentzen dituen nesken itxaropenak.
Egurrolak, Athletic Clubeko jokalari ohia eta gaur egun Olympique Lyonnais taldean ari denak, golegilea izateaz gain, UEFAk aitortzen duen partidako jokalari onenaren saria jaso zuten.
Fitxa teknikoa:
3 – Herbehereak: Van Domselaar; Wilms, Van der Gragt, Janssen, Olislagers (Casparij, 62. min); Spitse, Roord, Egurrola (Pelova, 69. min); Van de Donk, Beerensteyn eta Martens (Brugts, 83. min).
2 - Portugal: Pereira; Amado, Gomes, Costa, Marchao (Nazareth, 66. min); Norton, Jacome, Ferreira (Marques, 86. min); Borges, D. Silva (Pinto, 65. min) eta J. Silva (Mendes, 86. min).
Golak: 1-0: Egurrola (7. min); 2-0: Van der Gragt (16. min); 2-1: Costa (38. min); 2-2: Silva (47. min) eta 3-2: Van de Donk (62. min).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa