Futbola
Primera Iberdrola
EITB Media
Realak eta Atleticok Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehiarekin jarraituko dute.
Bartzelonak eskura du titulua. Argazkia: EFE
Bideoak (3)
Informazio gehiago (1)
Bartzelona 2021-2022ko Primera Iberdrola ligako txapelduna izango da hurrengo jardunaldian Real Madril taldeari irabazten badio.
Jonatan Giraldezek zuzentzen duen taldeak ez zuen arazorik izan Alaves Gloriosas gainditzeko (0-6 jipoitu zuen Gasteizko taldea), eta eskura dute titulua.
Ondoren, Txapeldunen Ligarako sailkatzeko lehia dago, eta hor Realak (sailkapeneko 2.a) Atletico Madrilek baino bi puntu gehiago ditu, partida bat gehiagorekin.
Txuri-urdinek 2-1 irabazi zuten Eibarren kontrako gipuzkoar derbia, asko sufrituta, eta madrildarrek aise irabazi zioten egun laugarren postuan dagoen UDG Teneriferi (4-1).
Bosgarren tokian, Real Madril dago, geroz eta hobeto jokatzen ari den taldea. Athleticek 3-1 galdu du asteburuan zurien kontra, eta, ondorioz, orain aurretik da Real Madril.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar