19:05

Futbola

ERREGE KOPA

Realak Leganes kanporatu du (2-3); Eibar, ostera, Kopatik kanpo geratu da Mallorcaren aurka (1-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txuri-urdinak 0-2 aurreratu dira, baina etxekoek kanporaketa orekatu dute bigarren zatian, eta sufritzea egokitu zaie. Armaginak, bestalde, aurretik joan dira markagailuan atsedenaldira, baina Mallorcakoek irauli egin dute.

4:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Leganesi 2-3 irabazita, nahiz eta bigarren zatian zaildu egin zaion kanporaketa, aldageletara joan direnean partida erabakita zegoela iruditu arren (0-2).

Eibarrek, bere aldetik, bestelako emaitza izan du, nahiz eta atsedenaldiaren atarian irabazten jarri den Blanco Leschuck argentinarraren bitartez; aitzitik, Mallorcak kanporaketa irauli du bigarren zatian (1-2).

Bi aurpegiko Reala

Donostiarrak azkar aurreratu dira markagailuan, 8. minutuan, hain zuzen ere. Realaren defentsek Leganesek area barruan jarritako baloi bat moztu eta luze bidali dute baloia, Isaken bila, madrildarren ordena falta baliatzeko. Gainerakoa suediarraren meritua izan da, era apartean gainditu baitu Ivan Villar atezaina baloia loratuz.

Golak lasaitasuna eman dio Imanol Alguacilen taldeari, Madrilgoek arriskuak hartzeko beharra zuten bitartean. Horrek bigarren gola egiteko aukerak eman dizkio Realari, eta atsedenalditik oso gertu iritsi da. Erasok huts egin du baloia ateratzeko garaian, eta Oyarzabalek ez du barkatu bigarrena erdiesteko.

Bigarren zatia lehenengoa amaitu antzera hasi da, hots, bisitariek egoera kontrolpean zutela. Hala eta guztiz ere, Leganes hobetzen joan da gutxika-gutxika, eta itxaropena piztu dion gola sartu du Juan Muñozek buruz, Randjelovicen erdiraketa bikaina baliatuta (60. minutua).

Muñoz bera izan da berdinketaren gola lortu duena 10 minutu geroago, area kanpotik egindako jaurtiketa eder batekin.

Hala ere, Leganesen itxaropena laster itzali da, Donostiako taldearen hurrengo erasoan Rubiok penalti egin baitio Oyarzabali. Azken horrek bere gain hartu du penaltia jaurtitzeko erantzukizuna, eta berriz ere aurretik jarri ditu bereak.

Hortik aurrera, Realak bere bertsiorik sendoena erakutsi du berriro, hori bai, Ryanek azken hatsean egindako gelditu baten laguntzaz.

Fitxa teknikoa:

2 - Leganés: Iván Villar; Rubio, Sergio González, Bustinza, Quintillà; Doukouré (Pardo, 54. min), Eraso (Naim García, 60. min); Randjelovic (Cissé, 60. min), Juan Muñoz (Garcés, 80. min), Sabin Merino; eta Bautista (Arnáiz, 54. min).

3 - Real Sociedad: Ryan; Zaldua, Pacheco, Le Normand, Diego Rico; Januzaj (Portu, 46. min), Mikel Merino, Zubimendi, Olasagasti (David Silva, 80. min); Oyarzabal e Isak (Djouahra, 80. min).

Golak: 0-1, 8. min: Isak. 0-2, 42. min: Oyarzabal. 1-2, 60. min: Juan Muñoz. 2-2, 70. min: Juan Muñoz. 2-3, 74. min: Oyarzabal.

Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horiak: Sabin Merino, Bustinza, Garcés eta Quintillà (Leganes).

--------------------------------------

Eibar, saririk gabe

Xabi Etxeita (eskuinean), Mallorcaren aurkako neurketan. Argazkia: EFE

Xabi Etxeita (eskuinean), Mallorcaren aurkako neurketan. Argazkia: EFE

Eibarrek ezin izan du Mallorca kanporatu, nahiz eta atsedenaldiaren atarian Blanco Leschuken burukada baten bidez aurretik jarri den, Correaren erdiraaketa baten ondoren, lehen gola sartu zuen eta Gaizka Garitanoren taldea aurreratu zuen, bere zelaian ezustekoa emanez.

Luis Garcia bisitarien entrenatzaileak aldaketak egin ditu bigarren zatia hasi bezain laster, berdinketa lortzen saiatzeko, eta eragina izan dute. Hala, bat eta batekoa 69. minutuan iritsi da, Josep Gayaren bitartez, korner baten osteko aldaratze batean.

Angelek sartu du Mallorcakoen bigarrena buruz, 81. minutuan. Jarraian, Eibar, Fernando Llorente zelaian zela, buru-belarri murgildu da luzapena behartzeko, baina ez da gai izan.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Cantero, Correa, Burgos (Arbilla, 62. min), Etxeita, Glauder, Sergio Álvarez, Atienza (Sol, 82. min), Expósito (Javi Muñoz, 62. min), Quique (Aketxe, 71. min), Rahmani, eta Blanco Leschuk (Llorente, 71. min).

2 - Mallorca: Leo Román, Joan Sastre, Russo (Galarreta, 46. min), Josep Gayá, Brian Oliván, Sedlar, Salva Sevilla (Vallent. 46. min ( Battaglia, 72. min)), Jordi Mboula (Ángel, 59. min), Dani, Javi Llabrés eta Abdon Prats (Amath, 59. min).

Golak: 1-0, 44. min: Blanco Leschuk. 1-1, 69. min: Gayá. 1- 2, 81. min: Ángel.

Epailea: Miguel Ángel Ortiz. Txartel horiak: Glauder, Leschuk eta Javi Muñoz (Eibar); Sastre (Mallorca).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena