Futbola
SANTANDER LIGA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Escribak berak eman die erabakiaren berri kazetariei partidaren osteko prentsaurrekoan.
Fran Escribá. Argazkia: EFE
Elxek kaleratu egin du Fran Escriba entrenatzailea igande honetan, Real Betisen aurka galdu ostean (0-3).
Christian Bragarnik taldeko akziodun nagusiak eman dio erabakiaren berri Escribari, partida osteko prentsaurrekoan sartu aurretik, eta Valentziako teknikariari bera izan da prentsa-aretoan bilduta zeuden kazetariei kaleratzea iragarri diena.
"Bragarnikek kargugabetu egin nautela jakinarazi dit berri eman dit. Ez dut partida aztertuko, ez du zentzurik, agur esateko aprobetxatuko dut, hau da nire agur-prentsaurrekoa. Agur esaten dizuet zuei, baita asko maite ditudan zaleei ere", adierazi du Escribak bere agerraldian.
Elxek sei partida jarraian zeramatzan irabazi gabe gaurko neurketaren aurretik, eta jaitsiera postuetan zegoen kokatuta.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa