Futbola
Zaragozak utzita
EITB Media
Gaizka Larrazabalek Zaragozak utzita jokatuko du Bizkaiko taldean.
Gaizka Larrazabal, Zaragozaren entrenamendu baten. Argazkia: @RealZaragoza
Gaizka Larrazabalek Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte, Zaragozak utzita, Bizkaiko klubak astearte honetan jakinarazi duenez. Zornotzako taldeak bi porrotekin ekin dio SmartBank Ligari.
Larrazabal 23 urteko jokalaria da. Athleticen lehen taldearekin debuta egin zuen 2019-2020 denboraldian, eta Ligako hamar partida eta Kopako neurketa bat jokatu zituen Gaizka Garitano entrenatzaile zela.
Ondoren, jokalariak Athleticekin zeukan kontratua eten zuen, eta Zaragozara joan zen. Aragoiko taldearekin SmartBank Ligan 18 partida jokatu zituen, horietako lau hasieratik, eta Errege Kopako bi norgehiagokatan ere parte hartu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar