20:25

Futbola

Euro 2020, final-laurdenak

Danimarka finalerdietan da, Txekiari irabazi ostean (1-2)

L. E. A. | EITB MEDIA

Delaneyk eta Dolbergek aurreratu dituzte danimarkarrak lehen zatian. Bigarrenean, Schickek txekiarren gol bakarra egin du.

  • Txekia - Danimarka, final-laurdenetako partida

    Txekia - Danimarka, final-laurdenetako partida. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Danimarka Eurokopako finalerdietan sartu da Txekiar Errepublika 1-2 mendean hartuta. Danimarkarren bi golak lehen zatian iritsi dira eta, ondoren, ondo eutsi diete txekiarren saiakerei.

Thomas Delaneyk 5. minutuan egin du danimarkarren lehen gola, eta Kasper Dolbergek bigarrena, 42.ean. Txekiarrek aldea murriztea lortu dute Patrik Schickek 49. Minutuan egindako golari esker, baina ezin izan dute kanporaketa irauli.

Ondorioz, finalerdietarako txartela Danimarkak lortu du. Irabazleek Ingalaterra izango dute aurkari, asteazkeneko finalerdian.

Fitxa teknikoa:

1.- Txekiar Errepublika: Vaclík; Coufal, Celustka (Brabec, 65. min), Kalas, Boril; Holes (Jankto, 46. min), Soucek; Masopust (Krmencik, 46. min), Barák, Sevcik  (Darida,  80. min); eta Schick (Vydra, 79. min).

2.- Danimarka: Schmeichel; Stryger (Wass, 71. min), Christensen (Andersen, 81. min), Kjaer, Vestergaard, Maehle; Hojbjerg, Delaney (Jensen, 81. min); Damsgaard (Norgaard, 60. min), Dolberg (Poulsen, 59. min) eta Braithwaite.

Golak: 0-1, 5. min: Delaney; 0-2, 42. min: Dolberg; 1-2: Schick, 49. min.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    27 14:00 - 16:30 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (4. etapa)
    27 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Dario vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena