Futbola
Euro 2020, final-laurdenak
L. E. A. | EITB MEDIA
Delaneyk eta Dolbergek aurreratu dituzte danimarkarrak lehen zatian. Bigarrenean, Schickek txekiarren gol bakarra egin du.
Txekia - Danimarka, final-laurdenetako partida. Argazkia: Efe.
Danimarka Eurokopako finalerdietan sartu da Txekiar Errepublika 1-2 mendean hartuta. Danimarkarren bi golak lehen zatian iritsi dira eta, ondoren, ondo eutsi diete txekiarren saiakerei.
Thomas Delaneyk 5. minutuan egin du danimarkarren lehen gola, eta Kasper Dolbergek bigarrena, 42.ean. Txekiarrek aldea murriztea lortu dute Patrik Schickek 49. Minutuan egindako golari esker, baina ezin izan dute kanporaketa irauli.
Ondorioz, finalerdietarako txartela Danimarkak lortu du. Irabazleek Ingalaterra izango dute aurkari, asteazkeneko finalerdian.
Fitxa teknikoa:
1.- Txekiar Errepublika: Vaclík; Coufal, Celustka (Brabec, 65. min), Kalas, Boril; Holes (Jankto, 46. min), Soucek; Masopust (Krmencik, 46. min), Barák, Sevcik (Darida, 80. min); eta Schick (Vydra, 79. min).
2.- Danimarka: Schmeichel; Stryger (Wass, 71. min), Christensen (Andersen, 81. min), Kjaer, Vestergaard, Maehle; Hojbjerg, Delaney (Jensen, 81. min); Damsgaard (Norgaard, 60. min), Dolberg (Poulsen, 59. min) eta Braithwaite.
Golak: 0-1, 5. min: Delaney; 0-2, 42. min: Dolberg; 1-2: Schick, 49. min.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa