Futbola
Ingalaterrako klubekin bat
A. A. | EITB MEDIA
Hala, asteartean erabaki bera hartu zuten Arsenal, Chelsea, Liverpool, Manchester City, Manchester United eta Tottenham Hotspur taldeekin bat egin dute.
Luis Suarez (erdian), Atletico Madril taldeko jokalaria. Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Atletico Madrilek, Inter Milanek, AC Milanek eta Juventusek ere Europako Superligari uko egingo diotela iragarri dute asteazken honetan, asteartean erabaki bera hartu zuten Ingalaterrako sei taldeekin bat eginez.
Madrilgo klubak, bere administrazio kontseiluaren bileraren ostean, oharra plazaratu du hartutako erabakiaren berri emateko. "Superligari eta gainerako klub sortzaileei formalki jakinaraztea erabaki du, azkenean, proiektuarekin bat ez egiteko erabakia", dio aipatu oharrak.
Talde zuri-gorriak azaldu duenez, egun ez da betetzen Superligaren proiektuarekin bat egitea erabaki zuenean zegoen “testuingurua”, eta, beraz, albo batera uztea erabaki du.
Inter Milan taldeak ere jarrera bera hartu du, eta kluba dagoeneko ez dela "Superligaren proiektuaren parte" baieztatu du ohar baten bidez.
"Zaleei futbol-esperientziarik onena emateko konpromisoa hartu dugu beti; berrikuntza eta inklusioa gure DNAren parte dira jaio ginenetik. Futbola hobetzeko interesa duten alderdiekin dugun konpromisoa ez da inoiz aldatuko", gaineratu du.
Behin Interrek Superligako kide izateari uko eginda, proiektuan parte hartzen zuten Italiako gainerako bi klubek (AC Milan eta Juventus) ere euren oharrak plazaratu dituzte.
Hala, AC Milanen esanetan, "Mundu osoko zaleen ahotsak eta kezkak argi eta garbi azaldu dira Superligari buruz, eta AC Milanek sentibera izan behar du kirol zoragarri hau maite dutenen ahotsarekiko".
Juventusek proiektuan sinesten du, baina ez orain
Juventusek aurkeztutako komunikatuaren zentzua, ordea, bestelakoa izan da; izan ere, Superligako "proiektuaren sendotasunaz konbentzituta" dago, baina "proiektua jatorrian sortutako moduan osatzeko aukera gutxi" daudela uste du.
Atletico, Inter, Milan eta Juventus igande gauean ezagutzera eman zuten Europako Superliga proiektu berriaren 12 talde sortzaileetako lau ziren, Real Madril eta Bartzelonarekin batera, besteak beste.
Ingalaterrako taldeen errefusa
Arsenal, Chelsea, Liverpool, Manchester City, Manchester United eta Tottenham Hotspur Ingalaterrako taldeak ere liga berri horren parte ziren, baina astearte iluntzean uko egin zioten asmo horri.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa