18:10

Futbola

PRIMERA IBERDROLA

Athleticek, Realak eta Eibarrek 13. jardunaldia jokatuko dute asteartean

M. Y. | EITB Media

Lehoiak Logroñoren aurka neurtuko dira 11:00tan. Donostiarrek eta armaginek 18:00etan jokatuko dute, Atletico Madril eta Valentziaren kontra.

  • Nahikari Garcia

    Nahikari Garcia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Logroñoren aurka neurtuko da Errioxako hiriburuan 11:00etan. Logroño azken-hirugarren postuan dago, baina lehoiek ere ez daramate bolada ona; zazpi partida irabazi gabe eta taularen erdian kokatuta. Azken norgehiagokan, Rayo Vallecanorekin berdindu zuten Lezaman (0-0).

Realak, bere aldetik, zuzeneko aurkari baten kontra jokatuko du: Atletico Madril. Ligako talde oso indartsuak dira biak; donostiarrak bosgarren dira, madrildarrek baino puntu bat gutxiagorekin. Pasa den larunbatean txuri-urdinek 2-2 berdindu zuten Valentziarekin Zubietan.

Horren aurka jokatuko du Eibarrek aste honetan. Bi taldeek 14 puntu dituzte, Athleticek bezala, eta berdinketa hausteko aukera ona izango da hau. Armaginek 2-0 gainditu zuten Santa Teresa Unben

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena