Futbola
Koronabirusa
eitb.eus
Reala, Athletic, Bartzelona eta Real Madril arituko dira aurten Espainiako Superkoparen bila, eta, koronabirusa dela eta, Espainiako Ligako talde baten zelaian jokatzea aztertzen ari dira.
Ssudi Arabiako futbol-zelai honetan jokatu behar zen finala
Radio Marcak adierazi duenez, gero eta zailagoa izango da Espainiako Superkopa Saudi Arabian jokatzea. Izan ere, koronabirusa dela eta, ezingo da ikuslerik sartu zelaian.
Aurreikuspenen arabera, txapelketa urtarrilaren 13a eta 17a bitartean jokatzekoa zen, Saudi Arabian, eta Real Madril (Santander Ligako txapelduna), Bartzelona (Santander Ligako bigarrena) eta Reala eta Athletic (Errege Kopako finalerako sailkatuta dauden baina oraindik finala jokatu ez duten bi taldeak) arituko dira bertan.
Iaz jokatu zen Espainiako Superkopa lehen aldiz Espainiatik kanpo. Saudi Arabian jokatu zuten, eta Real Madrilek irabazi zuen, Atletico Madril penaltietan 4-1 garaituta.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa