Futbola
LEHEN JARDUNALDIA
ERREDAKZIOA
Larunbatean, Eibarrek, Athleticek eta Osasunak jokatuko dute, Celta, Granada eta Cadizen aurka, hurrenez hurren.
Orellana, Eibarren eta Celtaren arteko partidan. Artxiboko irudia: EFE
Euskal taldeek asteburu honetan ekingo diote LaLigako lehen jardunaldiari. Eibarrek, Athleticek eta Osasunak larunbatean jokatuko dute, Celta, Granada eta Cadizen aurka, hurrenez hurren. Alaves eta Reala, berriz, igandean arituko dira, Betis eta Valladoliden aurka.
Ipuruak hartuko du 2020/21 denboraldiko lehen partida, larunbatean, 16:00etan. Eibarrek Celta hartuko du etxean. Sergi Enrich kapitainak partida zaila eta lehiatua aurreikusi du: "Partida kontrolatzen saiatuko dira, posesio luzeen bitartez". Hala ere, kapitainak aurreratu duenez, "presio handia" egingo dute lehen minututik.
Ustezko hamaikakoak:
- Eibar: Dmitrovic; Rafa Soares, Bigas, Oliveira, Correa; Inui, Edu Exposito, Diop, Pedro Leon; Kike Garcia eta Sergi Enrich.
- Celta: Villas; Junca, Araujo, Aidoo, Hugo Mallo; Tapia, Beltran, Denis Suarez; Nolito, Aspas eta Emre Mor.
- Epailea: Pizarro Gomez.
- Futbol-zelaia: Ipurua.
- Ordua: 16:00.
Athletic, berriz, Nuevo Los Carmenes futbol-zelaian arituko da, 18:30ean, Granadaren aurka. Lehoiek Europa Ligan jokatzeko aukera galdu zuten iaz bertan, denboraldi osoko porrotik gogorrena jasan ondoren. Hala, zuri-gorriek indartsu jokatu beharko dute garaipena lortzeko.
Ustezko hamaikakoak:
- Granada: Rui Silva; Neva, German, Domingos Duarte, Victor Diaz; Montoro, Gonalons, Yangel Herrera; Darwin Machis, Soldado eta Puertas.
- Athletic: Unai Simon, Balenziaga, Iñigo Martinez, Yeray, Capa; Unai Lopez, Dani Garcia; Morcillo, Muniain, Williams; Raul Garcia.
- Epailea: Mateu Lahoz.
- Futbol-zelaia: Nuevo Los Carmenes.
- Ordua: 18:30.
Azkenik, eta larunbateko jardunaldiari amaiera emateko, Osasunak eta Cadizek jokatuko dute, 21:00etan. Gorritxoak lehen mailara igo berri den talde baten aurka lehenengo hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira. Partida horretarako, baina, Chimy Avilaren baja izango dute. Golegile argentinarrak eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du, eta sei hilabete inguru emango ditu jokatu gabe.
Ustezko hamaikakoak:
- Cadiz: Cifuentes; Espino, Marcos Mauro, Cala, Akapo; Jose Mari, Bodiger, Augusto Fernandez; Pombo, Negredo eta Salvi.
- Osasuna: Herrera; Iñigo Perez, Aridane, David Garcia, Vidal; Ruben Garcia, Oier, Moncayola, Roberto Torres; Adrian eta Enric Gallego.
- Epailea: Diaz de Mera Escuderos.
- Futbol-zelaia: Ramon de Carranza.
- Ordua: 21:00.
Bestalde, Alavesek eta Realak igandean jokatuko dute. Talde babazorroak Betisen aurka jokatuko du, 14:00etan, Mendizorrotzan. Realak, aldiz, Valladolid izango du aurkari, 16:00etan, Jose Zorrillan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa