16:30

Futbola

1. eta 2. mailak

Futbol Federazioak koronabirusera egokitutako lehiaketa arauak onartu ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ligarekin batera adostu ditu pandemiaren eraginez ager daitezkeen egoera espezifikoak arautuko dituzten neurriak.

  • LaLigako baloia.

    LaLigako baloia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioaren (RFEF) Kudeaketa Batzordeak onartu berri ditu Santander Liga eta SmartBank Liga lehiatzeko arauen eta oinarrien aldaketak, COVID-19ak sortutako egoerara egokitutakoak, LaLigarekin akordio batera iritsi ostean.

HONAKO HAUEK DIRA HARTUTAKO NEURRI AIPAGARRIENAK:

- Autonomia-erkidegotik kanpo dauden ordezko futbol-zelaiak

Partida jakin bat etxeko taldearen futbol-zelaian jokatu ezin bada, denboraldiaren hasieran homologatuko beste estadio bat erabili beharko da horretarako, talde bakoitzaren autonomia-erkidegotik kanpo kokatuta dagoena, Ligak eta Futbol Federazioak oniritzia eman ondoren.

Ildo horretatik, klubek irailaren 18a baino lehen jakinarazi beharko diete aipatu bi erakundeei zein den aukeratutako ordezko zelaia. Zelai horrek ere partidak jokatzeko debekua izango balu, etxeko taldeak edo Ligak aurrez ezarritako baldintzak betetzen dituen beste zelai bat izendatu ahal izango dute.

- Taldeen hamaikakoak

Partida bat hasi ahal izateko, talde bakoitzak gutxienez taldearen mailari dagozkion zazpi jokalari agertu beharko ditu, eta hala jarraitu beharko du partida osoan zehar, COVID-19ari dagozkion klausula espezifikoetan ezarritako baldintzetan izan ezik. Baldintza horietan, gutxieneko kopurua bostekoa izan daiteke.

Denboraldiko edozein unetan talde batek ez badu aurreikusitako lehen taldeko gutxieneko jokalari kopurua, mendeko edo filialetako taldeetako beste edozein jokalarirekin jokatu ahal izango du partida, baldin eta osasun-protokoloak bete baditu, atzerriko jokalarien gehieneko kopurua gainditzen ez bada.

- Atzerapenak

Partida bat ezin bada jokatu pandemiak hala behartuta (besteak beste, gutxienez gaitutako 13 jokalari ez egotea, osasun-debekuengatik joan-etorririk egin ezin izatea edota instalazioak ixtea norgehiagoka jokatu baino 48 ordu lehenago) partida beste egun batera atzeratzea erabaki beharko da.

Hala ere, ezin izango da partidarik atzeratu Lehen Mailako 30. jardunaldiaren ondoren eta Bigarren Mailako 34. jardunaldiaren ostean.

Gehienezko atzerapen kopuru bakarra izango dute Santander Ligako taldeek eta bi SmartBank Ligakoek (atzerapenaren erantzulea ez den taldeari ez zaio kontuan hartuko atzerapen gisa bertan behera geratuko neurketa hori).

Atzerapenen gehienezko kopurua gaindituta, partida jokatzeko prest dagoen taldeari aitortuko zaio garaipean 3 eta 0eko emaitzarekin. Bi taldeetako inor ez badago jokatzeko moduan, galdutzat emango zaie lehia biei.

- 45-50 minutu lehenago zelaian

Salbuespen gisa eta aldi baterako, ez da nahitaezkoa izango joko-instalazioetan agertzea partida jokatu baino 90 minutu lehenago. Tarte hori 45-50 minutura arte murriztu daiteke.

- Lehen Mailara igotzeko play-offa

Igoerarako play-offa ezin bada joaneko eta itzuliko bi kanporaketekin amaitu ekainaren 30a baino lehen, honako bi formatuetako batekin egingo da: batetik, lauko finala, egoitza bakar batean, non lehen eta bigarren kanporaketako neurketak partida bakarrera jokatuko diren (hiru partida 5 egunetan); bestetik, partida bakarrera jokatutako kanporaketak LaLigak proposatutako egoitza neutraletan.

Play-off-a jatorrizko formatuan erabakitzen bada eta parte hartzen duten klubetako batek ezin badu jokatu COVID-19aren ondorioz, Ligak "data berriak" ezarri ahal izango ditu, baldin eta partida guztiak ekainaren 30a baino lehen joka badaitezke.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena