Futbola
Ofiziala
Erredakzioa
Barça uzteko asmoa azaldu zuen arren, taldean jarraituko du futbolari argentinarrak. Datorren udan amaitzen zaion eta klubarekin duen kontratua beteko duela iragarri du.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Lionel Messik Bartzelonan jarraituko du 2020-2021 denboraldian. Hala jakinarazi du jokalari argentinarrak ostiral honetan. Klubarekin beste urtebeterako kontratua du, 2021eko ekainaren 30era arte, eta bete egingo du.
Duela 10 egun Bartzelonatik irteteko eskaera egin zuen burofaxez, eta doan irten nahi zuela jakinarazi zion klubari. Bartzelonak, ordea, 700 milioiko etete-klausula ordaindu gabe ezin zela Barçatik joan erantzun zion.
"Inoiz ez nuke Bartzelonarekin epaitegietan amaituko, nire bizitzako taldea baita. Irteteko aukera bakarra epaitegietara jotzea bada, hemen geratzen naiz", adierazi du 'Goal.com' atariari eskaini dion elkarrizketa baten.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa