10:45

Futbola

Abuztuaren 21etik aurrera

Emakumezkoen Txapeldunen Ligan Anoetan eta San Mamesen jokatuko diren partidak

Agentziak | Erredakzioa

Atletico Madril-Bartzelona, San Mamesen, eta Glasgow City-Wolfsburgo, Anoetan, partidek emango diote hasiera lehiari abuztuaren 21ean. Finala hilaren 30ean jokatuko da.

  • Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako partidak

    Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final-laurdenetako partidak. Irudia: @UWCL

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atletico Madril-Bartzelona final-laurdenetako partida bakarreko kanporaketa abuztuaren 21ean jokatuko da San Mamesen,  Emakumezkoen Txapeldunen Ligan.

Egun horretan bertan, Anoetak Glasgow City-Wolfsburgo partida hartuko du.

UEFAk ostiral goizean egin du final-laurdenetako kanpokaten zozketa.

Final-laurdenetako beste bi partidak abuztuaren 22an jokatuko dira. Anoetan Arsenal eta Paris Saint-Germain izango dira aurrez aurre, eta San Mamesen, berriz, Olympique Lyon egungo txapelduna eta Bayem Munich taldeek neurtukodituzte indarrak.

Finalerdiak abuztuaren 25ean eta 26an jokatuko dira, bat Bilbon eta bestea Donostian, eta finala 30ean, Anoetan.

Kanporaketa guztiak partida bakarrera jokatuko dira, Zortziko Final modura. UEFAk Donostia eta Bilbo aukeratu zituen Emakumezkoen Txapeldunen Ligaren azken faseko egoitza bezala.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena