Futbola
Aukera bat da
eitb.eus
Kirol Kontseilu Nagusiak ez du baztertzen edukieraren zati bat betetzea.
Anoetako futbol-zelaia
Irene Lozano Kirol Kontseilu Nagusiko presidenteak ez du baztertzen futbol-zelaiko edukieraren zati bat bete ahal izatea hurrengo denboraldian.
Gainera, ehuneko ehunean 2019/2020 denboraldia bukatuko dela baieztatu du "astelehenetan jokatu bai ala ez".
"Ez dugu baztertu hurrengo denboraldiaren hasieran zaleak harmailetan egotea, edukieraren portzentaje murriztu batean", esan zuen Lozanok Cadena Copeko El Partidazo saioan bart egindako elkarrizketan.
Oraindik astelehenetan jokatuko ote den ez dakite, hala eta guztiz ere Kirol Kontseilu Nagusitik Santander LaLigako lehiaketa bukatuko dela baieztatzen dute, "egutegi ezberdinak prestatuta daude, astelehenekin eta astelehenak gabe. Gai inportantea da oso, epaiak eragin zuzena izango du".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa