Futbola
Lesioa
Erredakzioa
Atletico Madrileko jokalariak bihurritua du ezker belaunean. Txartel horien zikloagatik ezin zuen San Mamesen jokatu. Hala ere, talde gorritxoaren aurkako lehiarako jokatzeko prest egongo da.
Joao Felix, Kopako Cultural Leonesa - Atletico Madril partridan. Argazkia: EFE
Joao Felix Atletico Madrileko jokalariak, "gradu baxuko bihurritua du ezker belauneko erdiko lotailu kolateralean", eta klubeko mediku zerbitzuen ustez, San Mameseko partidaz gain ez du besterik galduko. Hala ere, ezin zuen Athleticen aurka jokatu, portugaldarrak partida bateko zigorra bete behar baitu txartel horien pilaketagatik. Osasunaren kontrako neurketarako, ordea, prest egongo da talde koltxoneroko aurrelaria.
Portugaldarrak ez du astelehen honetan Atletico Madrilek egin duen lansaioan parte hartu, frogak egin baitizkiote Nafarroako Unibertsitate Klinikan. Hortxe antzeman diote duen lesioa, eta klubeko osasun-parteak jakinarazi duenez, "jokalari portugaldarra lesioaren eboluzioaren zain geratzen da".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa