10:52

Futbola

Euskal laugarren finala

Athletic - Reala, inoiz jokatu ez den Kopako finala

eitb.eus

Sevillak bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko euskal derbia hartuko du. Apirilaren 18an, euskal zaleen festa biziko da La Cartujako futbol-zelaian.

  • Athletic - Reala, Kopako euskal finala

    Athletic - Reala, Kopako euskal finala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek eta Realak jokatuko dute 2020ko Errege Kopako finala, apirilaren 18an, Sevillako La Cartuja futbol-zelaian. Bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko Kopako lehen finala eta euskal taldeen artean jokatuko den laugarrena izango da (1910, 1913 eta 1927. urteetan jokatu ziren aurrekoak).

Donostiako Vasconia Sporting Club eta Athletic izan ziren lehen euskal finalean Ondarretako futbol-zelaian 1910eko martxoaren 20an. Koparen zortzigarren edizioa izan zen hura eta talde zuri-gorriak altxatu zuen garaikurra 1-0 irabazita. Golegilea Remigio Iza izan zen eta elastiko zuri-gorria estreinatu zuten partida hartan bizkaitarrek (aurretik zuria eta urdina zen kamiseta).

1913an, Athleticek eta Irungo Racing Clubek jokatu zuten bigarren euskal finala. Neurketa bina amaitu ostean, hurrengo egunean jokatu zuten berriro, berdinketa desegiteko; Retegik egindako golak eman zion titulua talde gipuzkoarrari.

Azkena 1927. urteko maiatzaren 15ean jokatu zen Zaragoza Torrero futbol-zelaian, eta Real Union eta Getxoko Arenas aritu ziren bertan. Partida hutsean amaitu zen, eta luzapenean Etxebestek egindako golak Irungo taldea bilakatu zuen txapeldun.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    19 22:20 - 00:45 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena