19:54

Futbola

Primera Iberdrola

Lehen Mailako emakumezko futbolariak 'gutxietsita' sentitzen dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ez dute baztertzen berriro grebari heltzea, lan-hitzarmena sinatu ezean.

  • Ainhoa Tirapu, David Aganzo eta Priscila Borja.

    Ainhoa Tirapu, David Aganzo eta Priscila Borja. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primera Iberdrolako jokalariek astelehen honetan salatu dutenez, "gutxietsita" sentitzen dira, eta ez dute baztertzen iragan azaroko greba deialdia errepikatzea, baldin eta ez den sinatzen lehen lan-hitzarmena Emakumezkoen Futboleko Taldeen Elkartearekin (ACFF).

Jokalariek prentsaurrekoa eman dute Espainiako Futbolarien Elkartearen (AFE) Madrilgo egoitzan, eta bertan Ainhoa Tirapu (Athletic Club) eta Priscila Borja (Real Betis) bozeramaile-lanak egin dituzte, Lehen Mailako 20 futbolariren eta David Aganzo AFE sindikatuko presidentearen babesarekin.

Tirapuren aburuz, futbolariek "ziurgabetasun" egoera bizi dute, ez baitituzte euren eskubideak aitortuta lehendabiziko lan-hitzarmenaren bidez; izan ere, oraindik berretsi gabe jarraitzen du sindikatuek eta ACFFk abenduaren 20an lortutako aurreakordioa.

"Ez dugu oso ondo ulertzen zer gertatzen ari den, alde guztiek euren adostasuna eman dutenean. Bitartean, gu lan-eskubideak galtzen ari gara egunero. Igarotzen den egun bakoitzeko, dagokion lanaldian kotizatu gabe geratu den eguna da. Erabat gutxietsita sentitzen gara", azpimarratu du Tirapuk.

Atezain zuri-gorriak gogorarazi duenez, azken asteetan, batetik, ACFF elkarteak ontzat eman zituen hitzarmen kolektiboa sinatzeko aurreakordioaren oinarriak. Bestetik, Espainiako Federazioak (RFEF) onartu egin zuen ACFF barruan dauden hamahiru taldeak Elite Programan sartzea eta haren funts-ekonomikoak jasotzea, patronalak akordioa baliozkotzeko eskatu zuen bezala.

"Guztiok ados gaudela eta aurreakordio bat egonik, hau dagoeneko sinatuta egon beharko litzateke", berretsi du Tirapuk. "Egun historikoa ospatzeko deituta geunden, baina egoera honekin topo egin dugu", gaineratu du.

Athleticeko jokalariak aitortu duenaren arabera, futbolariei "ez" litzaieke gustatuko grebari berriro ekitea. Dena den, "guk sentitzen dugu ez gaituztela serioegi hartzen, eta ez dugu ezer baztertzen", azpimarratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena