Futbola
Ekainak 12 - Uztailak 12
eitb.eus
San Mamesen partidak jokatuko dituzten selekzioak Espainia, Suedia eta Polonia izango dira, baita B berraukerako irabazlea ere, hau da, Bosnia, Ipar Irlanda, Eslovakia edota Irlandako Errepublika.
San Mamesek E Multzoko zenbait neurketa hartuko ditu. Argazkia: EFE
2020ko Eurokopako azken faseko multzoen osaketa zozkatu da larunbat arratsalde honetan. Txapelketa ekainaren 12an hasi eta uztailaren 12ra arte luzatuko da, eta Europan zehar barreiatutako hainbat egoitzak hartuko dituzte lehiaketako partidak.
Aipatu egoitzetako bat Bilbo izango da, San Mames zelaiarekin. Bertan E Multzoa osatzen duten selekzioen zenbait neurketa jokatuko dira. Selekzio horien arteko hiru Espainia, Suedia eta Polonia izango dira. Horiei laugarren bat gaineratuko zaie, B Berraukerako irabazlea, hain zuzen ere. B Berraukeratan honako selekzio hauek parte hartuko dute: Bosniak, Ipar Irlandak, Eslovakiak eta Irlandako Errepublikak. Azken lau selekzio hauek play-off bat jokatuko dute elkarren artean, martxoan, E Multzora nor sailkatuko den erabakitzeko.
San Mamesen jokatuko diren neurketen datak: |
|||
Espainia vs Suedia | Ekainak 15 | ||
Espainia vs Polonia | Ekainak 20 | ||
Espainia vs B Berraukerako irabazlea |
Ekainak 24 |
2020KO EUROKOPAKO MULTZOAK |
||||
A MULTZOA | B MULTZOA | C MULTZOA | ||
Turkia | Danimarka | Herbehereak | ||
Italia | Finlandia | Ukraina | ||
Gales | Belgika | Austria | ||
Suitza | Errusia | D (A) Berraukera* |
||
D MULTZOA |
E MULTZOA |
F MULTZOA |
||
Ingalaterra | Espainia | A (D) Berraukera* | ||
Kroazia | Suedia | Portugal | ||
C Berraukera |
Polonia | Frantzia | ||
Txekia | B Berraukera |
Alemania |
A Berraukera:
A1: Islandia vs Errumania (Martxoak 26).
A2: Bulgaria vs. Hungaria (Martxoak 26).
Ako finalista: A1eko irabazlea vs A2ko irabazlea.
B Berraukera:
B1: Bosnia vs Irlanda del Norte (Martxoak 26).
B2: Eslovakia vs Irlanda Errepublika (Martxoak 26).
Bko finalista: B1eko irabazlea vs. B2ko irabazlea.
C Berraukera:
C1: Eskozia vs Israel (Martxoak 26).
C2: Norvegia vs Serbia (Martxoak 26).
C Berraukera: C1eko irabazlea vs C2ko irabazlea.
D Berraukera:
D1: Georgia vs Bielorrusia (Martxoak 26).
D2: Mazedonia vs Kosovo (Martxoak 26).
Dko finalista: D1eko irabazlea vs D2ko irabazlea.
*A Berraukerako play-offeko irabazlea F Multzora joango da eta D Berraukerako play-offeko irabazlea, berriz, C Multzora. Errumaniak irabaziko balu A Berraukera, C Multzoan kokatuko litzateke, eta, kasu horretan, D Berraukerako irabazlea F Multzora pasako litzateke. Play-offetako irabazleak 2020ko martxoan ezagutuko dira.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa