12:09

Futbola

Baieztatuta

Bartzelona – Real Madril partida abenduaren 18an jokatuko da

eitb.eus

Lehiaketa Batzordeak salbuespenezko edo ohiz kanpoko egoera denez asteburu honetan ez jokatzearen erabakia hartu zuen.

  • Leo Messi eta Luis Suárez

    Leo Messi eta Luis Suárez. Argzkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Bartzelona - Real Madril partida bertan behera utzi zuen aurreko astean Katalunian egun dagoen egoera dela eta; salbuespenezko edo ohiz kanpoko egoera izateagatik hartu zuten erabakia.

Neurketa hilaren 26an jokatu behar zen Camp Nou futbol-zelaian eta bi klubek beste data bat aukeratu behar zuten norgehiagoka jokatzeko. Azkenean Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak abenduaren 18an jokatuko dela iragarri du.

Egun horretan Errege Kopako kanporaketa dago eta nahiz eta madrildarrek eta katalanek jokatu ez, klasikoak duen oihartzuna dela eta ez zuten begionez ikusten LaLigako arduradunek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena