09:38

Futbola

Hilaren 26an ez da jokatuko

Bartzelona - Real Madril partida, bertan behera

Agentziak | Erredakzioa

Orain, bi klubek beste data bat aukeratu beharko dute norgehiagoka jokatzeko astelehena, urriaren 21a, baino lehen.

  • Barça - Madril partida ez da jokatuko

    Barça - Madril partida ez da jokatuko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Bartzelona - Real Madril partida bertan behera uztea erabaki zuen bart. Neurketa hilaren 26an jokatu behar zen Camp Nou futbol-zelaian.

Orain, bi klubek beste data bat aukeratu beharko dute norgehiagoka jokatzeko astelehena, urriaren 21a, baino lehen.

Hasiera batean Bartzelonak uko egin zion Real Madrilen aurkako urriaren 26ko partida Santiago Bernabeu zelaian jokatzeari, LaLigak hala eskatu duen arren. Joan Soterasek, Kataluniako Futbol Federazioaren presidenteak eta Espainiako Futbol Federazioko presidenteordeak, asteazken honetan azaldu zuenez, urriaren 26ko neurketa Camp Noun jokatzearen alde agertu da.

Azkenean Lehiaketa Batzordeak salbuespenezko edo ohiz kanpoko egoera denez ez jokatzearen erabakia hartu du.

Neurketak abenduan jokatzeko aukera handiak ditu, 4an, 7an edo 18an; LaLigak abenduaren 7an jokatzea nahi du asteburua delako, baina horrela baldin bada 16. jardunaldiko Barça-Mallorca eta Real Madril-Espanyol partidak astean zehar jokatu beharko lirateke.

18an Errege Kopako kanporaketa dago eta nahiz eta madrildarrek eta katalanek jokatu ez, klasikoak duen oihartzuna dela eta ez dute begionez ikusten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena