15:37

Futbola

Irabazlea, abuztuaren 29an

Messi, Ronaldo eta Van Dijk, UEFAko urteko jokalariaren saria jasotzeko hautagaiak

Agentziak | Erredakzioa

Messi Txapeldunen Ligako golegile nagusia (12 gol) eta Espainiako Ligako txapelduna izan da. Hamargarren titulua irabazi du Bartzelonarekin, 36 gol eginda.

  • Leo Messi, Bartzelonako jokalaria

    Leo Messi, Bartzelonako jokalaria. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leo Messi argentinarra, Cristiano Ronaldo portugaldarra eta Virgil van Dijk herbeheretarra dira UEFAko urteko jokalariaren saria irabazteko hautagaiak. Irabazlea abuztuaren 29an iragarriko dute, Txapeldunen Ligako multzoen faseko zozketaren atarian.

Messi Txapeldunen Ligako golegile nagusia izan da aurten, 12 gol eginda, eta Espainiako Ligako txapelduna. Hamargarren titulua irabazi du Bartzelonarekin, eta 36 gol egin ditu guztira.

Ronaldo Nazioen Ligako azken faseko golegile nagusia izan da, eta, horrez gain, txapelketa irabazi du bere selekzioarekin. Italian, Liga irabazi du Juventus taldearekin.

Van Dijki dagokionez, herbeheretarra Txapeldunen Ligako finaleko jokalari onena izendatu dute. Gainera, finala horren taldeak irabazi zuen, Liverpoolek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena