12:46

Futbola

Erabakia

Conmebolek hiru hileko zigorra jarri dio Messiri, Amerika Kopan esandakoengatik

Agentziak | Erredakzioa

"Ez digute finalean sartzen utzi", esan zuen uztailaren 6an, Sao Paulon, eta txapelketan "ustelkeria" zela nagusi gaineratu zuen.

  • Leo Messi, Bartzelonarekin jokatutako partida batean

    Leo Messi, Bartzelonarekin jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Conmeboleko diziplina batzordeak Leo Messiri hiru hilabeteko zigorra jartzea erabaki duela iragarri du. Zigor hori adiskidantzazko partidetan zein partida ofizialetan bete beharko du argentinarrak. Horrez gain, 50.000 dolarreko isuna ordaindu beharko du. Zigorra Amerika Kopan egindako adierazpenengatik jarri diote.

Conmebolek ohar batean aditzera emandakoaren arabera, erabaki honen aurka helegitea aurkezteko aukera du jokalariak, Hegoamerikako futboleko Apelazio Ganberan.

Zigorrak ez die Argentina Catarreko Munduko Txapelketarako sailkatzeko jokatuko dituen partidei eragingo, neurketa horiek 2020ko martxoan hasiko direlako.

Argentinako selekzioa Brasilen jokatutako Amerika Kopatik kanpo geratu ostean, txapelketan ustelkeria nagusi zela esan zuen Messik, eta Argentinaren ibilbidea nahita oztopatu zutela.

"¿Ez digute finalean sartzen utzi", esan zuen uztailaren 6an, Sao Paulon. Futbolaria ez zen sari banaketara joan (Argentinarrak hirugarren postua lortu zuen) txapelketan "ustelkeria" zegoela salatzeko.

"Ez nintzen joan han geratzen zenagatik. Nire ustez, guk ez dugu ustelkeria horren parte izan behar. Gurekiko errespetu falta egon zen Amerika Kopan. Soberan geundelako sentimenduarekin goaz, Brasilen kontra eta gaur ere partida onenak jokatu ditugu", esan zuen Txileri 2 eta 1 irabazi ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena