Futbola
Azaroaren 9tik 11ra
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Levante – Real Sociedad partidak irekiko jardunaldia azaroaren 9an, 21:00etatik aurrera.
Joan zen denboraldian Realaren eta Levanteren artean jokatutako partida. Argazkia: EFE
Ligak 12. jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera astelehen honetan. Euskal taldeei dagokienez, Realari egokituko zaio jardunaldiko lehen neurketan aritzea, azaroaren 9an, Levanteren etxean. Asier Garitanoren taldeak 21:00etatik aurrera ekingo dio lehiari.
Eibarren eta Athleticen txanda larunbatean iritsiko da. Armaginek zein zuri-gorriek etxetik kanpo jardungo dute, Valladoliden (13:00) eta Atleticoren (18:30) aurka, hurrenez hurren.
Azkenik, Alavesek igande eguerdira arte itxaron beharko du (12:00) Huesca etxean hartzeko.
HORARIOS | Consulta cuándo se jugarán los partidos de la jornada 12 de #LaLigaSantander.
— LaLiga (@LaLiga) 8 de octubre de 2018
Hurrengo zuzenekoak
| 06 |
17:15 - 20:00 |
PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Martija |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar