Futbola
Liga 123
eitb.eus
Pucelako taldeak bana (1-1) berdindu du Numantziaren aurka igoera faseko finaleko itzuliko partida eta joanekoa 0-3 irabazi zuenez, LaLiga Santanderreko talde berria da.
Valladolid-Numantzia. Argazkia: EFE
Valladolidek Lehen Mailara igotzea lortu du, igande honetan Numantziaren aurka bana (1-1) berdinduta igoera faseko finaleko itzuliko partida. Joaneko neurketa 0-3 irabazi zuen Valladolidek eta Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian.
Numantzia saiatu da joaneko neurketatik zekarren 0-3ko emaitza iraultzen. Lehen minutuetan abagune argi bat izan du, baina ez du asmatu eta ordutik aurrera lehia parekatu egin da. Bi taldeek izan dituzte golak sartzeko abaguneak, baina ez dira fin ibili aurkariare ate aurrean. Azken txanpan, 86. minutuan, Manu Del Moralek sartu du Numantziaren gola (0-1) eta ematen zuen horrela amaituko zela neurketa, baina azken minutuan Matak banakoa sartu du (1-1) eta Valladoliden igoerako festa biribildu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Valladolid: Masip (Becerra, m.88); Antoñito, Kiko Olivas, Calero, Nacho; Hervías (Ontiveros, m.80), Anuar, Borja Fernandez, Toni Villa (Gianniotas, m.75); Oscar Plano eta Mata.
1 - Numantzia: Aitor Fernandez; Markel, Dani Calvo, Elgezabal, Ripa; Diamanka (Manu del Moral, m.46), Escassi, Iñigo Perez; Nacho, Pere Milla (Marc Mateu, m.46); Higinio (Guillermo, m.46).
Golak: 0-1, m.87: Manu del Moral. 1-1, m.93: Mata.
Epailea: Cuadra Fernandez.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa